Giza antigeno leukozitario

Giza antigeno leukozitarioa (HLA laburtuta, ingelesetik "Human leukocyte antigen") antigeno-multzo bat da, gizakiaren zelula mintzetan dagoena, bai ehunen zeluletan, bai odoleko leukozitoetan. Erantzun immunearen erregulazioan parte hartzen du, berezkoa eta kanpokoa bereizten laguntzen baitio immunitate-sistemari.[1] Histokonpatibilitate konplexu nagusiak kodetzen du.

Ehunen zeluletan dauden antigeno hauek oso zeregin garrantzitsua jokatzen dute ehunen edo organoen transplanteetan, errefusaren erantzuleak baitira. Izan ere, transplante batek arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da emailearen eta hartzailearen HLA sistema ahalik eta berdinenak izatea, hots, zelulen mintzetan dauden antigenoek ezberdintasun gutxi izatea.[2] Zenbait transplantetan (hezur-muinarenean, esaterako) garrantzi handikoa da egon beharreko antzekotasun hori, eta transplantea burutu aurretik HLAren bateragarritasun-ikerketa egiten da.

  1. Aras lbarzabal, Monica , Garcia Lagarejos, Loreto, Gonzalez de las Cuevas, Maria del Mar, Rodriguez Mena, Belen, Isusi Gorbea, Paloma, Barado Hualde, Jesus, Marcos de Lucas, Fernando, Sevilla Zarandona, Rosa, Beltran de Heredia Oyarzabal, Jose Maria. Giza antigeno leukozitarioaren determinazioa-hla 857. oeegunea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-26).
  2. Ochoa Garay, Jorge. Transplanteen inmunologia. Elhuyar aldizkaria, 21. zenbakia, 1989ko martxoak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search